Aurtengo pastorala Altzai eta Lakarri herrien eskutik

Aurtengo pastorala Altzai eta Lakarri herrien eskutik Arberoako Joanikot kapitainaren joan-etorriak kontatuta, Nafarroako Erresumaren gainbehera urteak irudikatuko ditu https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aurtengo-pastorala-altzai-eta-lakarri-herrien-eskutik/@@download/image/Juanikot_Pastorala.jpeg
2017/07/27
albiste-laburra
Arberoako Joanikot kapitainaren joan-etorriak kontatuta, Nafarroako Erresumaren gainbehera urteak irudikatuko ditu
Aurtengo pastorala Altzai eta Lakarri herrien eskutik

Zuberoako Altzai eta Lakarri herrietako bizilagunek azken entseguak egin eta dena prest dute 2017ko pastorala taularatzeko. Tartean gazte asko dira, pastorala antolatu, prestatu eta burutzeak belaunaldien arteko nahiz auzokideen arteko harremanak sendotzeko balio baitu batez ere.

Aurreneko emanaldia uztailaren 30ean egingo dute Altzain, eta abuztuaren 4an bigarrena Lakarrin. 1521ean girotua, Nafarroako tropek Noaingo guda galdu zutenekora eramango dute ikuslea, bi protagonistaren bitartez: Arberoako Joanikot kapitaina (lehenik Gaztelako erresumaren alde aritu zen eta gero Albretarren aldera pasatu zena) eta horren emazte Hostako Maia (guztia galduta Baionara ihes egin zuena). Hala, emakumeen papera nabarmentzea bilatu du Joana Etxart idazleak.

Herri txikiak dira Altzai eta Lakarri, eta kargudun, dantzari eta kantariez gain herri guztiak parte hartu duela adierazi du Jean Pierra-Rekalt zuzendariak:. "Gutxi gara, 300 bat jende gara, baina denak hor gara, eta oso plazer egiten dugu".

Azken entseguko irudiak eta parte hartzaileen lekukotasunak jaso dituzte Kanaldude Telebistako kideek.