Aurtengo denboraldian, sei euskal derbi izango dira

Aurtengo denboraldian, sei euskal derbi izango dira https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aurtengo-denboraldian-sei-euskal-derbi-izango-dira/@@download/image/20108286365Athletic.jpg
2012/12/13
berria
Espainiako Futbol Liga hasi da. Reala joan den denboraldian Lehen Mailara itzuli zenez, berriz ere hiru euskal talde daude kategoria gorenean eta beraz, sei euskal derbi jokatuko dituzte.

Hona hemen derbien datak:
Laugarren jardunaldia. Osasuna-Reala (irailaren 22an)
13. jardunaldia. Athletic-Osasuna (azaroaren 28an)
14. jardunaldia. Reala-Athletic (abenduaren 5ean)
23. jardunaldia. Reala-Osasuna (otsailaren 13an)
32. jardunaldia. Osasuna-Athletic (apirilaren 17an)
33. jardunaldia. Athletic-Reala (apirilaren 24an)
Athletic joan den denboraldian UEFAtik oso gertu ibili zen eta helburu hori buruan dutela ekin diote lehiari zurigorriek. Osasuna eta Reala sasoi lasaia izaten ahaleginduko dira, eta ahal dela, jaitsiera postuak ahalik eta urrunen izaten.