Aurtengo Bilboko Aste Nagusiko kartela zurea izan daiteke

Bilboko Aste Nagusia abuztuaren 17tik 25era ospatuko dute aurtengoan, eta hiriko Jai Batzordeak abian jarri du dagoeneko festen kartela izango dena aukeratzeko lehiaketa. Parte hartu nahi duen edonork bere proposamena ekainaren 14a baino lehen bidali beharko du.
Bederatzi egunez festa eta parrandak Bilboko protagonista nagusiak bilakatzen dira urtero abuztuan. Aurten ere hilaren 17tik 25era egingo dituzte festak, eta ekitaldi zerrenda oraindik aditzera eman ez duten arren, Jai Batzordeko lagunak hasi dira dagoeneko lehen urratsarekin: aurtengo kartela izango dena aukeratzeko lehaiketa martxan jarri berri dute.
Deialdia interesa duen edonori zabaldu diote, eta lanak aurkezteko epea ekainaren 14an jarri, eguerdiko 13:30ean. Eskuz entregatu beharko dira, Bilboko Udaleko Jai Sailean, Venezuela plazan. Parte hartzaile bakoitzak, gehienez ere, bi lan aurkeztu ahal izango ditu, eta noski, obrek originalak izan behar dute eta "Bilbao 2013. Aste Nagusia. Abuztuak 17-25 Agosto" testua barneratu beharko dute; erabilitako teknika, aldiz, erabat librea da.
Tamaina aldetik, 70 zm x 50 zm-ko luma-kartoizko kartelak behar dute izan, kristalik gabe aurkeztuak. Halaber, CD batean irudiaren hiru digitalizazio aurkeztu behar dira: 200 Kb-ko JPG bat, Mb1-eko JPG bat eta erresoluzio altuko PDF bat.
Aukeraketa prozesua
Artearen eta publizitatearen alorreko hiru lagunek, konpartsen ordezkari batek, Udalbatzaren beste ordezkari batek eta Jaietako batzorde buruak osatuko dute lehen aukeraketa egingo duen epaimahaia, eta haiek sei lan onenak hautatuko dituzte. Ondoren, herritarrek irudirik gustukoena bozkatu beharko dute, beren jaietako kartel definitiboa izango dena.
Iazkoan, hain zuzen, prozedura bera erabiliz Peru Isasiren Marilynjaia aukeratu zuten. Urtez urte, aurkeztutako kartelen kopuruak gora egiten du, eta aurten ere parte hartzea areagotu egingo dela espero dute antolatzaileek. Irabazleak, gainera, 3.000 euroko saria jasoko du!