Aurten ere Aste Nagusirik ez Bilbon

Aurten ere Aste Nagusirik ez Bilbon Jaien Batzorde Mistoak adierazi zuen atzo jaiak normaltasunez ospatzeko baldintzak ez direla betetzen. Uda osoan zeharreko kultur programazioa prestatzen dabiltza. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aurten-ere-aste-nagusirik-ez-bilbon/@@download/image/AsteNagusia_Bilbao_jaiak-945x630.jpg
2021/06/02

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Jaien Batzorde Mistoak adierazi zuen atzo jaiak normaltasunez ospatzeko baldintzak ez direla betetzen. Uda osoan zeharreko kultur programazioa prestatzen dabiltza.
Aurten ere Aste Nagusirik ez Bilbon

Bilboko Jaien Batzorde Mistoak, udal gobernuak, alderdi politikoek eta konpartsek osatzen dutenak, berretsi du aurten ez dela Aste Nagusia ospatuko, COVID-19ak oraindik ez duelako ahalbidetzen jaiak normaltasunez ospatzeaHori ezin denez, uda osoan zehar zabalduko den, eta osasun arauak beteko dituen, programazioa lantzen ari omen dira. 

Itziar Urtasun zinegotziak tristura azaldu du, baina arduraz jokatzearen alde egin du: "Helburua Bilboko kaleen alaitasuna berreskuratzea da". Horretarako aisialdi eta kultur alternatibak prestatzen ari dira. "Udako programazioa osatuko dugu, kalitatezkoa, irisgarria eta adin guztientzat, bertako eragileen eskutik. "Helburua lehenbailehen normaltasuna berreskuratzea da, baina osasuna da lehentasuna. Orain datorren urtera begira gaude, 2022an munduko jairik onenak antolatzeko", adierazi du udal arduradunak
.