Donostiako Zinemaldiko euskal ekoizpenak aurkeztu dituzte!

Donostiako Zinemaldiko euskal ekoizpenak aurkeztu dituzte! Hamazazpi film luzek, film ertain batek eta hiru film laburrek osatuko dute Donostiako Zinemaldiko 67. edizioaren euskal uzta. Sail Ofizialean, New Directors, Zabaltegi-Tabakalera, Perlak, Culinary Zinema eta Zinemira sailetan egongo dira ikusgai. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aurkeztu-dira-zinemaldiko-euskal-ekoizpenak/@@download/image/20190830_110428.jpg

Testua: Gaizka Izagirre @Gaizka_Izagirre

Hamazazpi film luzek, film ertain batek eta hiru film laburrek osatuko dute Donostiako Zinemaldiko 67. edizioaren euskal uzta. Sail Ofizialean, New Directors, Zabaltegi-Tabakalera, Perlak, Culinary Zinema eta Zinemira sailetan egongo dira ikusgai.
Donostiako Zinemaldiko euskal ekoizpenak aurkeztu dituzte!

Horietatik bederatzi, Euskal Zinemaren Irizar saria lortzeko lehiatuko dira.

Zinemirak, hamar euskal ekoizpen bilduko ditu, fikzioa eta ez-fikzioa, opera primak eta ibilbide luzeko zinemagileen lana bilduta.

Helena Tabernaren Varados-ek emango dio hasiera sailari. Varados-ek Grezian dauden errefuxiatuen eguneroko bizitza erakustea izan du helburu, Zaporeak proiektuaren bitartez.

Glittering Misfits Iban Campo-ren lehen film luzea ere ikusgai egongo da. Bertan New York-eko off-off Broadwayko nightclub eta kabaretak esploratuko dira.

Hiru uhinak - Les trois vagues da Loïc Legrand zuzendariaren lehen film luzea. Bertan, hiru zinemagilek kondaira zahar bat iruditan kontatzeko erronkari egin beharko diote aurre.

Aipatutako hiru film luzeak Euskal Zinemaren Irizar Saria lortzeko lehian izango dira. Gainera, urteko euskal ekoizpen nabarmenetako zazpi lan erakusteko tokia utziko du Zinemirak.

El doble más quince da Mikel Rueda-ren film berria. Lehiaketaz kanpo parte hartuko du eta bertan 45 urteko emakume baten eta 16 urteko mutil baten arteko harremana jaso du.

Sailean ikusiko duguna Muga deitzen den pausoa da. Maider Oleagaren dokumentalean Elbira Zipitria irakaslea gogoratu nahi izan du.

Bestalde, Bernardo Atxagaren Soinujolearen semea deituriko eleberrian oinarritutako filma  ere lehian arituko da. Fernand Bernués izan da zuzendaria.

Zinemiran ikusiko dugu Juanmi Gutiérrez-en azken filma ere: Paseko txoriak. Koldo Serra-ren 70 binlandenns ere bertan estreinatuko da. Bestalde, Kepa Sojo-ren La pequeña Suiza ere bertan izango da Euskadi erdian dagoen Gaztelako herri baten gorabeherak kontatzen.

Azkenik, Ángel Alonsoren Elkano, lehen mundu bira animazio-filma ere lehiatuko da.

AGUR ETXEBESTE!  EUSKAL ZINEMAREN GALAN


Aurten Agur Etxebeste! filmaren emanaldia hartuko du Euskal Zinemaren Galak. Asier Altuna eta Telmo Esnalek Patrizio Etxebesteren eta haren emazte María Luisaren abentura berriek Euskal Zinemaren Irizar saria lortzeko lehian parte hartuko dute.

EiTBren galan estreinatuko du Miguel Ángel Jimenéz-ek Una ventana al mar eta Zinemaldiko euskal ekoizpen onenaren saria lortzeko ere lehiatuko da. Minbiziaren diagnostikoa jaso ondoren Greziara bidaia egingo duten emakume baten istorioa kontatuko du.

Era berean, Euskal Zinemaren Irizar saria lortzeko lehian sartuko dira Aitor Arregi, Jon Garaño eta Josemari Goenaga zuzendarien azken lana: La trinchera infinita (Sail Ofizialean ere lehiatuko dena); eta Las letras de Jordi Maider Fernández Iriarteren lehen lana, New Directors sailetik. Culinary Zineman estreinatutako bi filmek ere hartuko ditu lehiaketak: batetik, Iñaki Artetaren Bittor Arginzoniz. Vivir en silencio, Etxebarri erretegiko sukaldariaren nortasunari buruzkoa; eta, bestetik, Mikel Urretabizkaiaren Gazta Idiazabal gaztari buruzkoa.

Nahiz eta Irizar saila lortzeko hautagaien zerrendan ageri ez, Zinemaldian beste euskal ekoizpen hauek ere ikusi ahal izango dira : Ion De Sosa-ren eta Chema García Ibarra Leyenda dorada eta Izibene Oñederraren Lursaguak, Kimuak katalogotik, Zabaltegi-Tabakalera sailerako aukeratutako bi film labur; Maddi Barber-en Urpean lurra film ertaina, Oliver Laxe-ren O que arde, (Perlak sailean); eta Igor Arabolazaren Zer jan hura izan, Culinary Zinema sailean.

BI PROIEKTU KOPRODUKZIO FOROAN ETA IKUSMIRA BERRIAK PROGRAMAN
Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan Asier Altunaren Karmele hautatu dute eta Ikusmira Berriak egonaldi-programaren esparruan, Aitziber Olaskoagaren Jo ta ke.

Zinemira sariak Jose María 'Txepe' Lara ekoizlearen ibilbidea ere sarituko du!

Indartsu dator aurten euskal zinema, gozatu!