Aurikular hauek zure garuna monitoreatzen dute eta garun nahaste bat antzemateko gai dira

Aurikular hauek zure garuna monitoreatzen dute eta garun nahaste bat antzemateko gai dira Hori gutxi balitz, zure gogo-aldartearen araberako musika ere gomendatzen dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aurikular-hauek-zure-garuna-monitoreatzen-duten-nahaste-bat-antzeman-nahian/@@download/image/Captura de pantalla 2023-10-02 a las 8.34.00.png
2023/10/03
Hori gutxi balitz, zure gogo-aldartearen araberako musika ere gomendatzen dute.
Aurikular hauek zure garuna monitoreatzen dute eta garun nahaste bat antzemateko gai dira

Niura deitutako erakunde teknologikoak erabiltzaileen garuneko jarduera monitoreatzeko gai den aurikular parea sortu du. 

TechCrunch hedabideak burutako elkarrizketa batean erakundearen sortzaileek adierazi dute gailuek elektroetzefalografia (EEG) teknologia dutela gure garunaren osasun kontrolatzeko eta detekzio goiztiarraren bitartez garun nahasteetatik potentzialki bizitzak salbatzeko aukera eskaintzen dutela. 

Gure osasunaz informazio garrantzitsua eskaintzeaz gain, startup honen aurikular pareek erabiltzaileari musika gomendatu liezaiokete. 

Sortzaileek diotenez gailua gai da modu eraginkorrean entzumen kortexa monitoreatzeko eta horrek algoritmoari aukera ematen dio momentuko gure gogo-aldartearekin bat egiten duten abestiak gomendatzeko. 

Niura-ren helburua EGG teknologiarekin (normalean mediku azterketetan soilik erabiltzen den teknolgoia) aliantza bat ezartzea da aurikularrak merkaturatzen dituzten Samsung, Sony, Siemens eta beste erakundeekin elkarlanean produktu hauek hobetuz. 

"Gure produktua modu klinikoan erabili liteke, baina baita modu pertsonalean ere, oso moldakorra da", baieztatu du Ryan Ahmed-ek, Niura erakundeko teknologia zuzendariak. Eta zuk, erabiliko zenituzte horrelako aurikularrak?