Aupa BO!

Aupa BO! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aupa-bo/@@download/image/20105211483biarritz-olympique.jpg
2012/12/13
berria
Biarritz Olympique errugbi taldeak Europako Kopako finala jokatuko du larunbatean Parisen, Stade Toulosain taldearen kontra.

BOren zale asko joanen dira Parisera, partida bertatik bertara ikustera. Top 14 Ligan oso ondo aritu ez arren, Europako txapelketan bikain jokatu du. Final-laurdenak eta finalerdiak Donostiako Anoetan jokatu zituen apirilean eta maiatza hasieran, hurrenez hurren. Biarritz Olympiquek 2006an jokatu zuen aurrenekoz Europako Kopako finala, Galesko Cardiff zelaian, baina galdu egin zuen.
Errugbi taldeak Biarritz Olympique izena hartu zuen 1913an, eta bost aldiz irabazi du Frantziako Liga.