Aukeran, itsusien esperma

Koadrilako mutil katxarroaren lagun sinpatikoak: berri onak zuentzat! Australia mendebaldeko biologia zentro batean eginiko ikerketak frogatutzat jo du itsusiek esperma hobea dutela (edo duzuela). Guppy espezieko arrainak erabili dituzte azterketarako. Antza, kolore biziko indibiduo erakargarrien esperma kalitatea itxura apalagoko beste batzuena baino kaskarragoa da. Arrainetik gizakira
salto txiki bat.