Atzerritarrak Euskal Herritik kanpora

Atzerritarrak Euskal Herritik kanpora https://www.gaztezulo.eus/albisteak/atzerritarrak-euskal-herritik-kanpora/@@download/image/2012213689etorkinak.jpg
2012/12/13
berria
33.000 atzerritarrek egin dute alde Euskal Autonomia Erkidegotik 2011n. Azken datu estatistikoen arabera, krisi ekonomikotik ihesi joan dira, eta etengabe zahartzen ari den gizarteak ere beldurtu ditu. Hain zuzen, jaiotza tasa baxuaren eta bizi itxaropen altuaren arteko aldea orekatzeko konponbidetzat hartu izan dira azken urteetan atzerritarrak, haiek baitira jaiotza kopurua igotzen lagundu dutenak. Orain, baina, jaioterrira itzuli dira, bizimodu hobearen bila.