Atzeratutako gutuna

Waren Alemaniako Errepublika Demokratikoko hiritik entzuten zuen Günter Zettl hemezortzi urteko gazteak Europawelle Saar irratia orain 44 urte, ezkutuan. Halako egun batean, irratsaioetako batean lehiaketa bat egin zuten, une horretan jartzen zuten kantaren izenburua nork asmatuko. Zettlek ez zuen birritan pentsatu beharrik izan, horren atsegin zuen The Creation taldearen abestietako bat baitzen hura, eta postal bat bidali zuen irrati-etxera, erantzunarekin. Mezua Estatuaren Segurtasunerako Ministerioak atzeman zuen, eta Zettlek ez zuen sekula erantzunik jaso. Berlingo Harresia bota zutela 25 urte betetzear diren honetan azaleratu dute gertakizuna.