Atzera pausoa abortuarekin Norvegian

Atzera pausoa abortuarekin Norvegian Berrogei urteren ostean, Norvegiak atzera egin du emakumeen abortatzeko eskubidean. Truke politiko baten ondorioz, abortua mugatzeko lege proiektua onartu dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/atzera-pausoa-abortuarekin-norvegian/@@download/image/descarga.jpeg
2019/06/17
berria

Ane Urrutiokoetxea @aneurruti

Berrogei urteren ostean, Norvegiak atzera egin du emakumeen abortatzeko eskubidean. Truke politiko baten ondorioz, abortua mugatzeko lege proiektua onartu dute.
Atzera pausoa abortuarekin Norvegian

Eremu gehienetan, herrialde aurrerakoienen artean dago Norvegia, eta baita emakumeen eskubideen inguruan ere. Zoritxarrez, aurreko astean Berrogei urteko atzera pausoa eman du bertako gobernuak. Orain arte, umeki bat baino gehiagoko kasuetan, emakumearen esku zegoen abortu selektiboa egiteko aukera lehen hamabi asteetan; Norvegiako Parlamentuak, baina, lege aldaketa egin berri du, eta hemendik aurrera, batzorde batek izango du azken hitza halako kasuetan.

Lege aldaketa truke politikoa izan da; hain zuzen, Alderdi Kristau Demokrata gobernu koalizioan sartzeko baldintza izan da, eta hala, Erna Solberg lehen ministro kontserbadoreak onartu du abortua mugatzeko lege proiektua.

Ondorioz, hemendik aurrera umeki bat baino gehiago izan eta abortu selektiboa egin nahi duten emakume norvegiarrek ezingo dute libreki aukeratu; aldiz, eratuko duten batzordeko adituek hauxe ebatziko dute: zer adin duen emakumeak, zenbat haur dituen bere gain, gaixotasun larriren bat ote duen eta zer egoeratan dagoen haren familia.