'Atzean Zuloa' umorezko bideoen bosgarren denboraldia hastear da

'Atzean Zuloa' umorezko bideoen bosgarren denboraldia hastear da Urtarrilaren 27an hasiko da denboraldi berria eta hamar atal izango ditu guztira. Ataletako batean parodiatzeko pertsonaia proposatzeko lehiaketa jarri dute martxan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/atzean-zuloa-umorezko-bideoen-bosgarren-denboraldia-hastear-da/@@download/image/atzean zuloa.png
2022/01/19

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Urtarrilaren 27an hasiko da denboraldi berria eta hamar atal izango ditu guztira. Ataletako batean parodiatzeko pertsonaia proposatzeko lehiaketa jarri dute martxan.
'Atzean Zuloa' umorezko bideoen bosgarren denboraldia hastear da

Atzean Zuloa bideo-sortaren bosgarren denboraldia urtarrilaren 27an hasiko da. Hamar atal izango ditu denboraldi berriak, eta Nerea Aranburu eta Ivan Aizpurua aktore donostiarrek gorpuzten dituzten pertsonaiak izango dira, beste behin, umorezko ikus-entzunezkoen protagonistak. 

Atzean Zuloa Donostiako Bagera ElkarteaHiru Damatxo ekoiztetxearerekin batera sortutako ikus-entzunezko proiektua da. 2018an hasi zen, eta aurten bosgarren denboraldiari ekingo diote. "32 pertsona mota eta bere herrenak" irudikatu dituzte orain arte, eta beste hamarrekin osatuko dute "euskal gazteriaren erretratu zabala izateko bokazioa" duen bilduma.

Berezitasun bat ere iragarri dute denboraldi berri honetarako: hamar bideoetatik batean parodiatu beharreko pertsona mota ikusleen esku utziko dute. Hauxe da sareetan bota duten galdera: Zein pertsona mota irudikatu beharko genuke datorren denboraldi honetan? Proposamenak  #atzeanzuloa traola erabilita egin beharko dira. Poposamen guztien artean bat hautatuko dute, eta proposamena egin duenak kamiseta bat jasoko du opari.

Aurreko atal guztiak webgunean daude ikusgai, eta berriak ere zintzilikatuko dituzte bertan. Sarean YouTubeko kanalean, Facebooken eta Twitterren ere egin daiteke jarraipena, baita Telegram kanalera harpidetuta ere.