Atzealde aldagarriak, emojiak eta beranduago irakurtzeko mezuak, WhatsAppen, azken berritasunak

Atzealde aldagarriak, emojiak eta beranduago irakurtzeko mezuak, WhatsAppen, azken berritasunak Aplikazioaren Beta bertsioak berritasun ugari dakartza. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/atzealde-aldagarriak-emojiak-eta-beranduago-irakurtzeko-mezuak-whatsappen-azken-berritasunak/@@download/image/WhatsApp-2_1.jpeg
2020/11/16
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Aplikazioaren Beta bertsioak berritasun ugari dakartza.
Atzealde aldagarriak, emojiak eta beranduago irakurtzeko mezuak, WhatsAppen, azken berritasunak

Dakizuenez, WhatsApp mezu aplikazioak duela gutxi jarri ditu martxan aldi baterako mezuak; berritasun garrantzitsua izan da, mezuak denbora batez ikusgai egon ondoren ezabatzeko aukera eskaintzen duelako. Baina ez da WhatsAppek prestatu duen berritasun bakarra; beta bertsioan aurki Androiden erabilgarri egongo diren hainbat aukera berri agertu dira aste honetan.

Besteak beste, WhatsAppek Unicoderen azken emojiak txertatuko ditu, eta horrekin batera, atzealdeak aldagarri bilakatuko ditu; hala, hitz egiten ari garen pertsonaren arabera atzealdea aldatzeko aukera izango dugu aurki. Atzealde hauek aldatzea erraza izango da (menu-atzealdea) eta bertan, hainbat kategoria topatuko ditugu; argiak, ilunak, kolore solidoak edota gure argazkiak. Oraingoz, 31 atzealde argi, 29 atzealde ilun eta 27 atzealde solido daude aukeren artean.

Baina beharbada berritasun adierazgarriena mezuak beranduago irakurtzeko aukera da; aukera hau oporretan pentsatuta dago, eta mezuak beste momentu batean irakurtzeko aukera eskaintzen du. Artxibatzea bezalakoa izango da; adibidez, laneko txat-eko mezuak beranduago irakurtzeko aukera sakatu ahal izango dugu, bertako notifikazioak jasotzeari utziz. Osasun mentalerako atseden paregabea!

Azken aukera hau Betan agertu den arren oraindik ezin da frogatu, baina beste biak laster egongo dira erabiltzeko moduan.