Attack the block

The Shaun of the Dead (2004) komedia beldurgarriaren ekoizleen film berria. Londres hegoaldeko auzo batean, gazte talde batek estralurtar beldurgarri batzuei aurre egin beharko diete. Aktoreak Britainia Handitik kanpo ezezagunak diren arren, nazioarteko kritikak goraipatu egin ditu. Efektu bereziak merkeak bezain eraginkorrak dira. Sitgeseko Zinemaldian Ikusleen Sari Nagusia eskuratu zuen.