Atmosfera garbitzeko

Atmosfera garbitzeko https://www.gaztezulo.eus/albisteak/atmosfera-garbitzeko/@@download/image/35p34-5.jpg
2012/12/13
berria
Atmosferaren kutsadura ingurumenaren arazo larrienetakoa da. Arazo hori konpontzeko, zuhaitz sintetiko bat asmatu du AEBetako Columbia Unibertsitateko ikerlari Klaus Lackner-ek. Fotosintesiaren pareko prozesu baten bitartez, autoek zein industriek sortutako CO2 gasaren kontzentrazioa murrizten du zuhaitz sintetiko honek. Lacknerrek dioenez, zuhaitz sintetiko bakar bat 15.000 autok urtebetean kutsatutakoa garbitzeko gauza da.