Asvinenea ezagutzeko aukera, larunbatean

Asvinenea ezagutzeko aukera, larunbatean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/asvinenea-ezagutzeko-aukera-larunbatean/@@download/image/20101135670ATE_IREKIAK_AZAROAK_6_mod._acopl.-1.jpg
2012/12/13
berria
Asvinenea ezagutzeko aukera, larunbatean
Adunara bidean dagoen arte eszenikoen laborategiaren ateak zabalduko dituzte, nahi duten guztiek bertan zer jarduera egiten dituzten ikus dezaten.

17:30etik aurrera, bideo emanaldia, luntxa, ikuskizunak, musika emanaldiak eta abar izango dira Asvinenean.
2002an arte eszenikoen inguruan zebiltzan Tolosaldeko neska-mutil batzuk elkartu ziren eta 2003an industrialdeko eraikin bat moldatzeari ekin zioten, hasiera batean sagardotegi izan behar zuena. Urtebete geroago zabaldu zizkien ateak Asvineneak antzerkiari, txotxongiloei, akrobazia zaleei eta dantzariei, beste askoren artean. Sortzeko, entseatzeko eta landutakoa oholtza gainean erakusteko parada ere ematen du Asvineneak.
Azaroko GAZTEZULOn Asvineneari buruzko erreportajea irakur dezakezu.