'Astronomia Gaua' egingo dute larunbatean Ordizian

'Astronomia Gaua' egingo dute larunbatean Ordizian Arratsaldeko tailerraren ostean, teleskopioekin zerua behatzeko aukera izango da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/astronomia-gaua-egingo-dute-larunbatean-ordizian/@@download/image/oiangu-220922105938.jpg
2022/09/27

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Arratsaldeko tailerraren ostean, teleskopioekin zerua behatzeko aukera izango da.
'Astronomia Gaua' egingo dute larunbatean Ordizian

Ordiziako Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak Astronomia Gaua antolatu dute Oiangu parkean, zortzigarren urtez. "Herrian arrakasta handiko ekintza da, eta haur, gazte eta helduak hurbiltzen dira zeruko eta unibertsoaren inguruko jakin-mina asetzera", azaldu dute.

Urriaren 1ean izango da hitzordua eta bi saio izango dira. Alde batetik, Nork esan du hemen ez direla izarrak ikusten? izeneko tailerra egingo da, 18:00etatik 19:30era. Konstelazioak zer diren ikasiko dute bertaratzen direnek, konstelaziorik nabarmenenak ezagutu eta, amaitzeko, planisferio bat eraikiko dute euritako batean. 

Beste aldetik, gaueko behaketa egingo dute, 20:30etik 22:00etara. Hainbat motatako teleskopioen bidez, zeruko elementu behatuko dituzte: izarrak eta konstelazioak, Ilargiaren kraterrak, Jupiterren sateliteak, Marte, Saturnoren eraztunak, Andromeda galaxia...

Tailerrerako sarrerak agortuta daude baina behaketarako bertaratu daiteke, izena eman beharrik gabe. Publiko orokarri zuzendua dago behaketa.