Astoen eskubideak

Aurrerantzean, turistak paseatzen dituzten 200 astoen eskubideak bermatu egingo dira Ingalaterrako Blackpool herriko hondartzetan. Astoen lan-astea 48 ordukoa izango da, eta ezin izango dute egunean 8 ordu baino gehiago lan egin. Blackpooleko Udalak inspektore talde bat osatu du, astoen eskubideak betetzen ote diren ikuskatzeko. Udaleko bozeramaileak azaldu duenez, astoak zoriontsu eta osasuntsu izatea nahi dugu, diru asko ekartzen baitute Blackpoolera.