Astoaren ordezko

Duela 50 urte, 1954an, Lambretta motor marka italiarrak lantegia ireki zuen Eibarren. Lantegi horrek marka horretako 120.000 moto ekoitzi zituen, 32 urteren buruan. Lambretta herri xehearen motorra izan zen.
Lehen Lambretta Milanen ekoitzi zuten, Bigarren Mundu Gerra ostean. Handik gutxira, marka horretako lantegi gehiago ireki ziren munduan. Horien artean Eibarkoa izan zen lantegi garrantzitsuena, Milangoarekin eta Indiakoarekin batera.
Eibarreko lantegia Otaola hiribidean zegoen gaur egun Ertzantzaren komisaldegia dagoen tokian, eta hasieran 20 langile zituen. Gerora, ordea, askoz gehiago izan zituen. Guztira 2.000 langile inguru izan zituen Eibarko lantegiak, 1986an lantegia itxi zuten arte. 12 Lambretta eredu ekoitzi ziren Eibarren, eta batzuk arrakastatsuak izan ziren, garaiko beste moto batzuk baino bizkorragoak zirelako. Gauzak horrela, moto lasterketetan parte hartzeko, Alfa-Lambretta taldea sortu zen. Izan ere, 75 kilometro orduko abiadura har zezaketen moto batzuek.
Lambretta herri xehearen motorra izan zela diote. Jose Antonio Paredes Eibarreko Club Lambrettako kidearen hitzetan, "horrelako motorra izatea luxua zen, izan ere, 12.000 pezeta balio zuen. Hala ere, Lambretta herri xehearen ibilgailua zen, eta bizimodu jakin bat irudikatzen zuen. Lambretta aldaketaren ikurra zen; astoaren eta bizikletaren ordezko izateko jaio zen".
Familia buruek eta gazteek ez ezik, postariek ere erabiltzen zuten Lambretta. Moto hauetako batean ibilitako eliz-gizonik ere bada: esaterako, Asiaingo apaizak horrelako motorra erabili zuen urte luzez, inguruko herrietara meza ematera joateko.
Gurean eginiko Lambrettek mugak ere gainditu zituzten. Eibarrean egindako hainbat moto New York-eko eta Suitzako poliziei saldu zizkieten. Herrialde batzuetako armadek ere erabili zituzten Eibarren egindako Lambrettak.