Astero kreditu txartel baten baliokidea den plastiko kopurua jaten duzu

Astero kreditu txartel baten baliokidea den plastiko kopurua jaten duzu Plastikoa izan da “erabili eta bota” lema duen gizarte hau ahalbidetu duen materialetan erregea. Plastikoaren menpeko kroniko bilakatu gara eta material suntsiezin hau gure gorotzetan ere azaltzen da. Nola iritsi da horraino? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/astero-kreditu-txartel-baten-baliokidea-den-plastiko-kopurua-jaten-duzu/@@download/image/microplastico-jpg_1572130063.jpg
2019/06/26

Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei

Plastikoa izan da “erabili eta bota” lema duen gizarte hau ahalbidetu duen materialetan erregea. Plastikoaren menpeko kroniko bilakatu gara eta material suntsiezin hau gure gorotzetan ere azaltzen da. Nola iritsi da horraino?
Astero kreditu txartel baten baliokidea den plastiko kopurua jaten duzu

Bada literalki plastikoa jaten dugulako. Mundu osoan, batez beste pertsona bakoitzak 5 gramo plastiko ahoratzen ditu astero Newcastle-eko Unibertsitateko ikertzaile Australiarren arabera. Plastikoa arnasten dugun airea, edaten dugun urarekin edan eta jaten dugun janaria kutsatzen ari da.

Astero plastiko kopuru hori jaten dugu mikroplastikoen eraginez. Mikroplastiko hauek edaten dugun ura kontaminatzen dute, erabili eta botatzeko plastikozko botiletatik askatzen baitira. Alta, mikroplastikoak edozein lekutan aurkitzen dira, mendietaraino ere iritsi daitezke eta beraz, nahi gabe ere, arnasketa bakoitzean mikroplastikoak irensten ditugu.

Astero pertsona batek 1769 plastiko partikula irentsi ditzake edaten duen uretik soilik. Informea eztabaidaezina ez bada ere ikerketarako bidea irekia uzten du. Argi dago plastikoa ahoratzen gabiltzala. Ikerketa honen arabera gure bizitza estiloaren arabera, bizi garen inguruaren arabera eta burutzen ditugun jardueren arabera gehiago edo gutxiago izango da, baina ez dago inor salbu. Kantitaterik txikiena izanda ere larria da, material hau toxikoa baita eta gure arnasketa edota digestioan eragin dezake.

Dirudienez birziklatzeak ere ez gaitu mikroplastikoetatik salbatzen eta hori arazo larria da. Biodegradagarriak diren material horiek ere mikroplastiko lorratzak uzten dituzte. Horregatik, irtenbide bakarra gure plastikoekiko adikzioa gainditu eta “erabili eta bota” txipa aldatzea da “erabili eta berrerabili” txipagatik.