Astelehenean itzuliko da 'Egunean Behin' jokoa

Astelehenean itzuliko da 'Egunean Behin' jokoa Diseinu berria izango du jokoak eta abenduaren 18ra arte izango da martxan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/astelehenean-itzuliko-da-egunean-behin-jokoa/@@download/image/egunean behin.png
2022/09/23

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Diseinu berria izango du jokoak eta abenduaren 18ra arte izango da martxan.
Astelehenean itzuliko da 'Egunean Behin' jokoa

Egunean Behin jokoaren hamargarren denboraldia astelehenean, hilak 26, hasiko da, eta Codesyntaxek iragarri duenez, berrikuntzekin eta itxuraldatuta izango da bueltan. Horretaz gain, galdera-sorta berriak ere prestatu dituzte. Ondo bidean, denboraldian zehar berritasun estra pare bat ere izango direla aurreratu dute. 

Hamabi asteko iraupena izango du denboraldi berriak, abenduaren 18ra arte, eta telebista bidezko zuzeneko finalarekin emango diote amaiera, Eguberri aldera. 

Asterik aste babesleek eskainitako sariak izango dira, bat lehiaketako irabazleentzat eta beste bat zozketaz. Asteetako batean telefono-sorta berezi bat ere zozkatuko dute.