Asteburuan hasiko da harrizulatzaileen liga

Asteburuan hasiko da harrizulatzaileen liga https://www.gaztezulo.eus/albisteak/asteburuan-hasiko-da-harrizulatzaileen-liga/@@download/image/20125101962harrizulatzaileak_1.jpg
2012/12/13
berria
Asteburuan hasiko da harrizulatzaileen liga
Ortuellako Otxartaga parkean, larunbat honetan —maiatzak 12—, arratsaldeko 18:00etan. Orduantxe hasiko da 2012ko Euskal Herriko harrizulatzaile liga, eta zazpi talde arituko dira nor baino nor, harriei gogor joka. Aurtengoa XIV. liga da, eta formatua egokitu dute lehen aldiz, euskal kirola ahalik eta herri gehienetara helarazi eta bultzatzeko. Oraingoz beste bost jardunaldi daude finkaturik, eta ekaina erdi aldera bitarte lehiatuko dira.

Oraingoz, Ortuellakoaz gain, beste hiru herritako jardunaldiak ere konfirmaturik daude, eta laugarrena, Gallartakoa, egun zehatza noiz finkatuko zain dago. Txapelketa ekainaren 16an bukatuko da, Muskizen. 75 harrizulatzailek hartuko dute parte, zazpi taldetan banaturik, eta guzitak Bizkaiko Herri Kirol Federakundean federaturik daude.

Udalerrien aurrekontuak ikusirik, ligaren formatua moldatu beharra ikusi dute aurten antolatzaileek. Horregatik, probetan 2, 3, 4, 5, 6 eta 7 taldek hartuko dute parte, eta horietan egokiena aukeratu ahal izango dute. Azken batean, Euskal Herrian horren garrantzitsua izan zen ofizioa ezagutaraztea eta kirolaren zabalkundean laguntzea da helburua.

Gainera, webgunea ere eguneratu egin dute, txapelketak non eta noiz diren errazago jakin dezaten zaletuek, eta txapeldunak zein markak ere argitaratuko dituzte. Heman begiratu bat!

Taldeak


Gallarta
Trapagaran
Burdin Gazteak
Errekatxo
Kabiezes
KZ Kolpeka
Las Karreras


Harrizulatzaileak GAZTEZULOn


GAZTEZULOn Janire Egaña harrizulatzailea elkarrizketatu genuen iaz. 2009an sortu zen emakumezkoen lehen harrizulatzaile taldea, KZ Kolpeka, eta bertako kide da Janire. Kirolaren nondik norakoak eta emakumezkoen gutxitasun egoeraren inguruan solastu genuen berarekin. Irakurri hemen elkarrizketa osoa.