Asteburu honetan Olatu Talkak hartuko du Donostia

Inoiz baino indartsuago iritsiko da gaur Olatu Talka Donostiara. Kultura partekatu eta edozein motatako ekarpena egin dezaketen kide guztiak biltzeko helburuarekin iritsi da gaur, bost urtez Donostia astindu duen jaialdia. Artea, teknologia berriak, sukaldaritza eta hirigintza izango dira aurtengo edizioaren zutabe nagusiak.
Hiru egunetako programazioa gaur –maiatzak 23– goizeko 11:00etan abiatu da eta mugikortasuna, zuzeneko musika, gastronomia, teknologia berriak, hirigintza eta infusioak izango dira aurtengo edizioaren ardatz nagusiak Igeldo, Antigua, Amara, Añorga, Loiola, Altza, Intxaurrondo, Egia, Gros eta Donostiako Alde Zaharra eta Erdialdea bustiko dituen jaialdian.
GAZTEZULOrk antolatutako Semaforo Ink ekimena dagoeneko martxan da eta, hiru egunez, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 18:00etara bitartean, Donostiako paretak graffitiz apainduko dituzte. Hirian jarri ditugun semaforo erregulatzaileen bitartez, Alaia Gaztelumendi, Amaia Oiarbide, Asier Azpiazu, Coro Rubio, Eli Macias, Helena Molinero, Ion Olano, Jone Arrazola, Julia Duerto, Miren Chocarro eta Oier Peñagarikano artistak nagusituko dira.
Musika hitzorduei dagokionez, Talkalive ekimena ere abiatu da. Goizeko 11:00etan The Wanabees taldeak estreinatu du Altzan bosgarren edizio honen egitaraua, eta kontzertuek ez dute igande gauera bitarte etenik izango. Taularatuko diren musikarien artean azpimarratu daitezke, besteak beste, Mikel Uraken, Joseba Irazoki, Human, Mery May & The Muppets, Benitash, Azkaiter Pelox eta The Big Bench, adibdez.
Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolaren bitartez, gainera, urtetik urtera indarra hartu duen musika-hezuntza sarearen lanak ere ikusgai izango dira eta, eskola eta diziplina anitzetako ehunka ikasleren lana koordinatuta, hainbat topaketa antolatu dituzte aurten. Musika-eskolen Txingudiko Topaketa, Musikalez, El Caserio, Harp & Co., Soinuaren Olatuak, Musika modernoa eta jazza, besteak beste.
Sukaldaritza eta teknologia berriak
Olatu Talkak musikaz haratago bustiko du hiria eta hiru egunetako egitarauan sukaldaritza, teknologia berriak eta hirigintzak hartuko dute protagonismoa. Sukaldaritza eta teknologia berriak maite dituztekek ere zer gozatua izango dute. Maiatzaren 24an, esaterako, Sukaldanitzak ekimena nagusituko da eta hiriko hainbat elkarte gastronomikok antolatutako sukaldaritza ikastaroak eta bazkariak izango dira.
Bideo-joko eta teknologia berrien zaleek berriz, gaur bertan, 19:00etatik 23:30etara, bihar –maiatzak 24– goizeko 9:00etatik gaueko 23:00etara eta igandean, 9:00etatik 20:00etara egitarau berezia aurkituko dute Hackkathon gunean.
Ekainaren 1ean, Ziklobia!
Gaurtik igandera bitarte luzatuko den egitarauaz aparte, gainera, errepideaz beste era batera gozatzeko aukera eskainiko dute antolatzaileek Ziklobia ekimenaren bitartez. Ekainaren 1ean izango da eta adin guztietao lagunei zuzenduta, Donostia, Astigarraga eta Hernani elkartuko dituen zazpi kilometroko ibilbidea prestatu dute.