Asteburu honetan, Manga Azoka Getxon

Asteburu honetan, Manga Azoka Getxon https://www.gaztezulo.eus/albisteak/asteburu-honetan-manga-azoka-getxon/@@download/image/manga_azoka_get_1384422019.jpg
2013/11/14
berria
Asteburu honetan, Manga Azoka Getxon
Asteburuan Manga Azokak hartuko du Getxoko Geltokia plaza Getxoko Komiki Azokaren XII. edizioaren harira. Aurten lehen aldiz antolatu dute manga eta animea protagonista izango dituen ekimena, eta komiki azoka bera datorren asteburuan, azaroaren 22tik 24ra, jarriko dute leku berean.


Hamabigarrenez, Getxon izango da azaroaren 22tik 24ra bitarte Komiki Azoka. Komikizaleek erakusketak, ikastaroak, ekitaldiak, argitaletxeak, saltokiak, erakundeak, fanzineak eta hamaika hitzordu interesgarri dastatu ahal izango dituzte Geltokia plazan jarriko duten karpan.

Mangaren eta komikien maitaleek, hala ere, hitzordu bikoitza dute aurten. Izan ere, berrikuntza gisa, 2001etik, urtero-urtero Getxon antolatzen duten Komiki Azokaz haratago helduko baita aurtengo hitzordua. Asteburu honetan bertan, azaroaren 16tik 17ra, Mangaren Azoka estreinatuko dute.

Bi azokek ordutegi bera izango dute, goizetan 11:00etatik 14:30etara eta arratsaldetan 17:00etatik 21:00eara izango da zabalik. Asteburu honetako Manga Azoka ikusteko 3 euro ordaindu beharko dira, eta datorren asteko Komiki Azoka ikusteko, aldiz, 1,5 euro.