Asteburu honetan, Arrigorriagako Clown eta Pailazo Jaialdia

Hemeretzigarrenez, clown eta pailazoek gidatutako ikuskizunak eskainiko dituzte asteburu honetan, maiatzaren 9tik 11ra, Arrigorriagan. Azken urteetako aurrekonturik indartsuenarekin, hamahiru konpainia gonbidatu dituzte antolatzaileek.
Kalitatezko egitaraua, atzerriko nahiz bertako konpainien presentzia, eta igorle eta hartzaileen arteko harreman ona bilatzen dituen jaialdia da urtero maiatzean Arrigorriagan egiten dutena. Aurtengoa Clown eta Pailazoen XIX. Nazioarteko Jaialdia izango da, eta aurreko urteekin alderatuz, aurrekontu sendoagoa izango du. Bizkaiko Foru Aldundiaren, FYMren, BBK Fundazioaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Deia egunkariaren laguntza izan dute antolatzaileek.
Urteen poderioz errotzen joan den jaialdian 240 konpainia eta artista inguruk hartu dute parte dagoeneko, eta aurtengoan beste hamahiruren lanez gozatzeko aukera izango da, tartean hiru euskaldun, bi argentinar eta frantziar bat. Bi estreinaldi egingo dituzte, Salitre Teatroak egokitutako obra bat aurrenekoz aurkeztuko du, eta laugarren bat lehen aldiz ikusi ahal izango da gurean.
Mota guztietako ikuskizunak, kale emanaldiak, ongi pasatzeko gogoz hurbildutako ikusleak eta barrea eta umorea oinarri dituzten lanak bilduko ditu jaialdiak, tartean, Nalua taldearen Fakir Handia; Capicua konpainiaren Entredos; Gari, Montxo eta Joselontxoren Kontxo, kontxo; Cartonutti talde ekologikoaren Cartonutti y las 3 rrr, eta jaialdia itxiko duen Teatrapo Teatroaren lana. Ikuskizunak hiru hizkuntzatan aurkeztuko dituzte: hiru lan euskaraz, eta gainontzekoa gazteleraz edo hitzik gabe.
Egitarau osoa kontsultatu nahi izanez gero, sartu hemen.