Asteazken honetatik aurrera, Joko Paraolinpikoen berri zuzenean

Asteazken honetatik aurrera, Joko Paraolinpikoen berri zuzenean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/asteazken-honetatik-aurrera-joko-paraolinpikoen-berri-zuzenean/@@download/image/2012827824720127237868got_london.jpg
2012/12/13
berria
Asteazken honetatik aurrera, Joko Paraolinpikoen berri zuzenean
Gazteaukerak eta Basque Team-ek elkarlanean antolaturiko Got London lehiaketari esker, zortzi euskal gaztek Londresko Joko Olinpikoetan eta Paraolinpikoetan berriemaile lanetan aritzeko aukera lortu zuten. Abuztuaren hasieran lau lagun izan ziren bertan, eta asteazken honetatik aurrera beste lauk emango dute euskal kirolarien balentrien berri. GAZTEZULOren bidez gertutik jarraitu ahal izango dituzu.

Alexander Padilla, Eider Aranberri, Karel Lopez eta Maire Goirik esperientzia zoragarria bizi izan zuten hilabete hasieran. Maialen Chourraut piraguista, Maider Unda borrokalaria —hemen GAZTEZULOn egindako elkarrizketa osoa—, eskubaloiko neskak… eta gainerako euskal kirolariak beren onena ematen ikusi zituzten Londresen.

Ez ikusi bakarrik: haiekin egon, bizitakoak jaso, eta Gazteaukeraren blogaren bidez denaren berri eman zuten hamar egunez. Gustura itzuli ziren laurak.

Haiei erreleboa hartuta, asteazken honetatik, abuztuak 29, aurrera, Joko Paraolinpikoen jarraipena egingo dute Ana Bores, Egoitz Maeso, Eneko Palomero eta Janire Renobalesek. Dagoeneko egin dute aurkezpena, eta berehalakoan argazkiz, testuz eta bideoz beteko dute ataria.

GAZTEZULOk haien lana hurbiletik jasotzeko aukera emango dizu. GAZTEZULO.COM atarian sartu eta goiko Got London irudian klikatuta, informazio guztia izango duzu eskura. Eman begiratu bat eta irakurri euskal gazteen kontakizunak, Londresko Joko Paraolinpikoetan mundu mailako kirolik onenaz gozatzeko aukera izango duzu eta!