Aste (Ez Hain) Santua II

Aste (Ez Hain) Santua II https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aste-ez-hain-santua-ii/@@download/image/Captura de pantalla 2017-06-27 a la(s) 11.38.44.png
2017/06/27
berria

Peio

Aste (Ez Hain) Santua II

Horrelako leku batean ez naiz sekula izan, baina une honetan edozein txokotan sartuko nintzateke Diegorekin goxo-goxo egoteko baldin bada. Beraz, - Let’s Go!- erantzun, eta hortxe igo gara autobus batean, hiriko kanpoaldeko auzo batera abiatuz. Autobusean nerabeen moduan elkarri musukatzen joan gara. Eskuak arin doaz. Mingaina are bizkorrago. Eta aldi berean, tarteka atseden hartu eta hizketan jarraitu dugu. Hasiera batean uste nuena baino gazteagoa dela ondorioztatu dut, Unibertsitatean ikasten baitabil, Brightonen, Kimikako master bat egiten. Egun hauetan, berriz, ama bisitatzera etorri da Londresera. Horregatik ezin gara joan bere etxera. Hobe hala. Saunak abentura puntua ematen dio gaueko istorio ero-bero honi.


Autobusetik jaitsi eta gimnasio itxurako saunan sartu gara. Pentsatzen nuena baino handiagoa da lekua. Txukunagoa ere bai. Sartzerakoan toallak eta takillako giltza bana eman dizkigute. Kondoiak eta lubrifikatzailea, berriz, doan dira. Goizeko hirurak izateko leku horretan mugimendu handia dagoela iruditu zait. Diegok eskutik heldu eta saunako tour azkarra egin dit: igerileku txiki bat. Jacuzzi borobila. Dutxa batzuk. Aldamenean, pelikula pornoak ikusteko gela. Gu logela txiki mordoa duen areto ilun batean sartu gara zuzenean. Logelak baino, 2x2 metroko aldagelak dirudite. Zorua biguna. Inguruko paretetan eta sabaian ispiluak. Argi gorria. Barruan sartu, atea itxi eta batak besteari arropa ziztu bizian kendu diogu, sutsuki elkar musukatzen genuen bitartean.


Konturatzerako, biluzik eta lurrean etzanda gaude. Zorua itsaskorra dago zenbait lekutan. Ez diot arreta handiegirik eskaini detaile horri. Gauza garrantzitsuagoak ditut esku artean. Demontre! Ni baino hamar bat urte gazteagoa izan arren, mutil honek esperientzia handia du sexu kontutan. 0tik 69ra ez naiz sekula pasa hain azkar!!! Zakila ederra du. Tamainaz estandarra. Nahiko lodia. Gustu handiz zurrupatu dut. Eta berak zeregin horretan arte handia duela frogatu ahal izan dut berehala. Handik gutxira, ordea, nire gainean eseri eta gorputz osoa musukatu dit bere aho erraldoiarekin. Euskaldunok asko dugu ikasteko! (Beste behin ere). Eta Diegok sexu kontutan ere lotsa zer den ez dakiela jakin dut berehala. Ipurdia goitik behera miazkatu dit patxada osoz. Ondoren, berriz, rolak aldatu eta nik ere gorputz osoarekin jolastea oso gustuko dudala erakutsi diot. Lurrera begira jartzeko gonbita luzatu eta bizkarra eta bereziki lepoa eta belarriak zupatu dizkiot intentsitate ezberdinekin jolastuz. Eta tarteka izan dituen dar-dar uneei eta bere hasperenei erreparatuta, asko gozatu duela gaineratuko nuke. Gerritik heldu, lau hanketan jarri, nire aginte makila hartu eta bere ipurdi txiki eta gogorrean sartu dut. Eta bere barruan atzera eta aurrera presarik gabe ibili arren, sarritan postura horretan gertatzen zaidan moduan, nahi baino azkarrago korritu naiz. Halere, sekulako gozamena izan da! Etzanda pasa ditugu hurrengo minutuak, bata bestearen gainean. Musika elektronikoa topera dago jarrita saunan, baina egiari zor, une horretara arte ez diot ia erreparatu. Eta larrutan ari ginen bitartean gure logelatxoko atean joka ibili da norbait, gonbidatuko genuen esperoan, edo auskalo, baina guk gurera jarraitu dugu.


Atsedenaren ondoren, jolasean hasi gara berriz ere. Berandu da. Ni erdi mozkortuta nago oraindik, eta egoera horretan, normalean lo hartzeko puntuan egongo nintzateke. Sauna horretan eta Diego gainean izanda ezinezkoa da, ordea. Akzioan hasi da berriz ere. Handik gutxira bere hatz bat ipurdi barruan sentitu dut. Gero bi. Denbora asko pasa da norbaitek atzetik eman zidan azken alditik. Jarrera aktiboa izaten dut orokorrean. Baina ez ohiko praktika izan arren, badakit praktika gozagarria izan daitekeena. Eta are gehiago Diegorekin egonda. Buruan iltzatuta gelditu zait hurrengo unea, Diegoren zakila barruan sentitzen nuen bitartean inguruko ispiluetan nire burua eta bereziki aurpegia perspektiba ezberdinetatik ikusi dudalako. Handik gutxira, ordea, aurpegia lurraren kontra jarri behar izan dut, kolpe batean zakil osoa sartu baitit ipurditik. Mina eta plazeraren arteko muga oso lausoa izan daiteke batzuetan, bai horixe! Halere, une horrek ez du luzaroan iraun, handik gutxira orro bat entzun eta Diegok orgasmotzarra izan duelako. Horretan ere oso latinoa da mutila ;-)


Eta hortxe bukatu dugu biok, izerditan blai, elkarri musu ematen eta besarkatuta, erdi lo geratu garen arte. 2x2 metroko logelatxoa ziega izan liteke batzuentzat, baina Diegok eta biok Gozamenaren Paradisu bihurtu dugu. Ez dakit zenbat denbora eman dugun horrela, une zehatz batean atean hiru kolpe eman eta – Time to Leave!- edo antzeko zerbait entzun dugun arte. Eta bai, saunatik alde egitea hoberena izango dela pentsatu dugu. Dutxa azkarra hartu eta kalera irten gara.


Egun argia da jada. Jendea hara eta hona dabil kalean, erritmo bizian, eta Londresek atsedenik ez duela hartzen frogatu dugu berehala. Eskutik helduta goaz Diego eta biok, baina bakoitzak bere bidea hartzeko unea iritsi dela erabaki dugu. Metroko geltokira lagundu, aterpetxera nola iritsi behar naizen adierazi, elkarri begiratu, musu luze eta sakon bat eman, eta –¡¡¡Disfruta de las vacaciones!!!– oihukatu dit eskaileratan behera nindoala. Film bateko protagonista nintzela sentitu dut une horretan.

ASTE (EZ HAIN) SANTUA I

 

ASTE (EZ HAIN) SANTUA I