Asisko Urmeneta: "Egiazko libertinoa izan nahi nuke"

Iruinseme. Irudigile. Hierarkia guztiak zulora igorriko lituzkeela dio. 38 urte. Zirikatzailea. Walt Disney-ren filmeetako maltzurrak, "zintzoen ondoan, erakargarriagoak iruditzen zaizkit".
Arrunt laket dut: Komunikazioa. Jendearekin solasean jardutea.
Ez dut parean ikusi ere egin nahi: Esklusibismoa.
Lasaigarri zait: Masturbatzea.
Sutan jartzen nau: Amak. Euskal Herriko amak kriptonita bezalakoak dira.
Gustura irakurri nuen: Kepa Antonagaren "Folin markesa". Bere zale porrokatu bihurtu naiz.
Lo seko geratu nintzen irakurriz: Nahiz eta leher eginda egon, ez nau loak hartzen.
Bertutea: Badakit gezurrak esaten.
Akatsa: Ez naiz gezurti perfektua.
Ametsa: Grabitate legerik gabe, haizean barrena ibiltzea.
Amesgaiztoa: Hortzak poliki erortzen zaizkidala amesten dut. Zahartzeko beldurra omen dut.
Barre algara eragiten dit: Kalean, edonoren erorikoak.
Negargura ez dut urruti: Irunberriko ikastolako haurrak negarrez ikusi nituenean...
Urrea: Demo-ei. Umorea galdu gabe, borroka bide berriak daudela erakutsi dutelako.
Ikatza: Negu hotz honetan, Miguel Sanz-i ikatza ukatuko nioke. Hotza pasatzea merezi du.
"Anttoni, Anttoni, zure atean nago ni ": Ate asko jo dut Egia erran, kanpai anitz.
" ai Antton, ai Antton, ate ondoan hor konpon": Atarian geratu izan naiz maiz. Egiazko libertinoa izan nahi nuke.
Nafarroako hizkuntz politikaren ortzadarrak zein kolore du?: Monokromoa da. Hizkuntz bakarra erabiltzen dutenez, euskara ez dute ikusi ere egiten.
Marraz iezaguzu lau zertzeladatan euskararen etorkizuna: Euskara kolore bizidun landarea dugu. Hala ere, ez dago baldintza onenetan, soberan adarkatua izan baita.
Hatzak zupatzen ditut: Edozein arrain, plantxan.
Gogoko ez dudan jakia: Zorionez, jale ona naiz.
Dirua ordainduko nuke: Tronpeta jotzen ikasteagatik.
Ez nieke xentimorik ere emango: Militarrei.