Asier eta Aimar Olaizola Goizuetako ezkongabeak

Asier, zuk 1996an egin zenuen debuta profesionaletan Elizondon. Aimar, zuk, berriz, 1998an Lekunberrin
Asier. Gogoan dut egun hura. Bezperan urduri egon nintzen eta oso partida txarra egin nuen, ahazteko modukoa. Debut egunak, oro har, horrelakoak izaten dira, ilusio handikoak, baina joko eskasekoak.
Aimar. Nik 1998an egin nuen profesionaletara salto, 18 urterekin. Poztasun handiko eguna izan zen hura.
Kantu zaharrak dioenez, "Goizuetan bada gizon bat deritzen zaio Trabuko
". Bietako nor da?
Asier. Aimar! Niri, txikitan bihurria eta mugitua nintzela esaten didate. Haurretan horrelakoa ez bazara
Egungo haurrak ere halakoak ditut gogoko, bihurriak
Aimar, txikitan, bihurria zen. Maleziaduna gainera. Ikasitakoa!
Lasaia, pentsatu egiten du egin aurretik, zuhurra, zentzuduna eta lotsatia. Noren nortasun agiria da?
Aimar. Oro har, hitz horiek ni definitzen naute. Gaur egun, hala ere, ez naiz hain lotsatia.
Asier, zuri, telesaio batean, lehiakorra zinela esateaz gain, "indar erotiko handia" zenuela esan zizuten. Zenbat adar jotze jasan dituzu harrez gero?
Asier. Bat edo beste. Batik bat senideen eta lagunen ahotik. Bestetik, txikitatik, helburuak lortzerakoan, lehiakorra izan naiz. Txapelketetan, sona handia izan ez dudan arren, lehiakorra naiz, jendeari dudan guztia erakusten ahalegintzen naiz.
Pilotari koadroko Zipi eta Zape al zarete?
Aimar. Agian, bai. Egia esan, ez dago anaia pilotari askorik. Belokitarrak ere hor daude
Lehen pilotazaleak zineten eta orain, pilotariak. Zaletasuna lanbide bihurtzea baino hoberik ez dago, ezta?
Asier. Zorte handia da, aukera hori oso jende gutxik izaten baitu. Dena dela, oso momentu txarrak ere izan ditut, enpresarekin ezadostasunak
Dena ez da polita, baina lanbide ederra da.
1999ko uztailaren 30ean, Errioxako Naiara herrian, bikoteka, elkarren aurka aritu zineten estreinakoz. Batetik, Asier eta Berna. Bestetik, Zezeaga eta Aimar. Anaia txikia nagusi
Asier. Oso ondo ezagutzen dugu elkar. Ni ez nengoen urduri, baina arraroa izan zen elkarren aurka jokatzea. Beti esan izan dugu nahiago dugula beste edonoren aurka jokatu, elkarren aurka baino. Elkarrekin entrenatzen dugu eta beraz, batak besteari tanto egitea ez da batere erraza.
1999an, Asierrek "gaztea den arren, egun dagoen pilotaririk konpletoena Aimar da" esan zuen.
Aimar. Badakizue, anaia zaharrenak, txikiari buruz, dena ona!
Dena dela, Asier, zu ez al zaude pixka bat aspertuta, beti, Aimarri buruz, "horrek hik baino gehiago jokatuko dik" entzuteaz.
Asier. Txikitatik, hori behin eta berriro entzun izan dut, eta orain ez diot kasurik egiten. Ohituta nago. Garai batean, nik ildo horretatik zihoazen adierazpenak egin nituenean, ez nuen batere dudarik, eta egun ikusi besterik ez dago. Hala ere, bi anaia daudenean, ohikoa da konparaketak egitea.
Entrenatzen duzuenean, txantxa asko izaten omen da
Aimar. Elkarrekin asko egoten gara, eta normala da hori. Lanak umorearekin egin behar dira eta! Tarteka txakurra eta katua bezala ibiltzen gara, baina, oro har, ondo.
Julian Retegiren aurka jokatutakoak zarete
Asier. Altsasun izan zen hura. Julianen aurka aritu aurretik entzuna nuen jendea apur bat beldurtuta kantxaratzen zela. Ni, ordea, gogotsu eta lotsagabe irten nintzen. Aimarrek bere omenez antolatutako partida batean jokatu zuen.
Inoiz gertatu al zaizue partida bukatu ostean, zuetariko baten alde egindako jokozale bat, galdu izanagatik, kontu eske etorri izana?
Aimar. Galdu izanagatik ez, baina, irabazi izanagatik bai, ordea!
Pilota nafarren gauza dela dirudi
Asier. Ezta gutxiago ere. Pilotari onak nonahi daude, egun nafarrak puntan dauden arren. Horren erakusle, pilota inoiz baino hobe dago gaur egun. Agian lehen baino jende gutxiago joaten da pilotalekura, eta agian garai bateko jendea adituagoa zen, baina, egun, prentsa, publizitatea
daudenez, pilota zabalduago dago. Beraz, pilotak ez du iraungitze datarik.
Iruñean jokatu den Munduko Euskal Pilota Txapelketan, trinketean, kubatar bat izan da jaun eta jabe. Atzerritik haize berririk sumatzen al da pilotan? Edo lehengo lepotik burua?
Asier. Euskal Herria leku aproposa da. Hala ere, badira, Medina mexikarra bezala, iaz Bigarren Mailako lau eta erdiko txapelketa irabazitakoa, pilotari onak. Dena dela, gure bizitza estresatu honetara moldatzeko arazoak dituela aitortu izan du.
Morbo hutsagatik joan al daiteke inor pilota partida bat ikustera?
Aimar. Bai noski. Horren seinale, Mikel Goñi oihartzun gehien duen pilotaria izatea. Berak mugitzen du jende gehien eta komunikabideetan, onerako edo txarrerako, askotan azaltzen da. Bere partidetara maiz joaten ez den zalea ere hurbiltzen da.
Pilotalekuetako sarrerak garestitxo izaten dira gazteentzat
Asier. Halaxe da. Eta partida handietan are garestiagoak
Gaur egun, gazte gutxi dago sarrera horiek ordaintzeko moduan.
"Asereje" izan da, txoko askotan, udako kantua. Eta Aimar udako pilotaria
Aimar. Hori jendeak esan behar du. Jokaturiko sei finaletatik lau irabazi ditut. Beraz, egindako jokoarekin oso pozik nago.
Eta zer moduzko "botileroa" da Asier
Aimar. Buruz burukoetan, bata bestearen botileroa izaten da. Lan horretarako, ondo ezagutzen zaituen pertsona bat behar izaten duzu. Pentsa, Asierrek kasu gehiago egingo balit, jada, buruz buruko txapelduna izango litzateke!
Ligatze kontuetan, "sake bortitza eta zuzena" edota "zehatza eta kolokatua"?
Asier. Biak dira onak! Aukeran bigarrena nahiago.
Arrunt ehizazaleak zarete. Asier, Eskoziara joateko gogoz omen zaude
Asier. Halaxe da, eperraren antzeko hegazti bat ehizatzera. Aurten Kroaziara joatekotan ginen, oilagorretara, baina hurrengo batean beharko du. Hala ere, punteria baino, zaletasuna dugu.
Pilotariok, mahaian ere, "sake" onekoak omen zarete
Aimar. Denetarik jaten dugu, ez dugu dietarik jarraitzen. Hori bai, garbi jaten saiatzen gara.