Asier Albizu, Euskal Herriko Zientzia Show finalaurrekoaren irabazle

Big Van Ciencia-k Euskal Herriko Kultura Zientifikoko Katedraren lankidetzaz antolatzen duen Zientzia Show hezkuntza zientifikoko proiektuaren finalaurrekoa jokatu dute UPV/EHUren Bizkaia Aretoan, Asier Albizua (Lauaxeta Ikastola) irabazle izendatuz “Las 7 vidas de un gato” izenburuko bakarrizketarekin. Albizuarekin batera, Jokin Mena (Lauxeta Ikastola) "El gato" bakarrizketarekin eta Silvia Laucirica (Bilboko Arangoya Ikastetxea) "Estados físicos” bakarrizketarekin finalerdira ere iritsi ziren. Hirurak irailaren 19an izango dira, Naukas Bilbao ekitaldiaren barruan, Estatuko gainerako finalistekin batera.
Zientzia Show delakoa, arte eszenikoen laguntzaz zientzia eta teknologiarekiko jakinmina gazteen artean sustatzea xeden duen hezkuntza zientifikoko proiektua da. Ekitaldia Estatuan antolatzen da duela hiru urtez geroztik eta, “Stand-Up Comedy” (umorezko bakarrizketak) motako BAKARRIZKETEN bitartez, bokazio zientifikoak eta teknologikoak sustatu nahi ditu DBHko 3. eta 4. mailetako, Batxilergoko eta LHko gazteen artean. Bakarrizketa horiek gaurdaino Big Van-ek baino garatu ez duen osagai berritzailea dute: eduki zientifikoa duten hezkuntzako bakarrizketak.
Lehiaketa
Lehiaketak hiru fase ditu. Lehenengoan, Big Van-ek "Zientzia Showko Bakarrizketa Zientifikoen Ikuskizuna” aurkezten du Estatuko hainbat hiri edo esparru geografikotan, irakasle nahiz ikasleen parte-hartzeaz. Bakarrizketa horietan, umoreak gai zientifikoetan sakontzeko eskaintzen duen aukera erakusten zaie gazteei, horrelako bat prestatzeko gonbidapena luzatuz.
Urtarrilaren 28tik otsailaren 1era bitartean, hiru saio antolatu ziren Euskadin: bi UPV/EHUren Bizkaia Aretoan eta bat UPV/EHUren Gipuzkoako campuseko Ignacio Mª Barriola zentroan. Guztira, Euskadiko 28 ikastetxetako 1.900 ikasle bertaratu ziren.
Bigarren fasean, interesdun ikasleek bakarrizketa zientifikoa duen bideo bat prestatzen dute lurraldeko finalaurrekoa jokatzeko. Euskadin, 4 ikastetxetako 12 ikaslek jokatu zuten finalaurreko hori.
Hauexek dira atzo bakarrizketalarien karisma eta aurkezpenen edukia eta garbitasuna baloratzeaz arduratu ziren epaimahaiko kideak: Miren Bego Urrutia, biologoa eta UPV/EHUko Ikerketa Gizartean Zabaltzeko Zuzendaria; Raúl Ibáñez, matematikaria, dibulgatzailea eta UPV/EHUko irakaslea, eta Oskar González, kimikaria, dibulgatzailea eta UPV/EHUko irakaslea.
Hirurak, irailaren 19an Euskalduna jauregian jokatuko den 2019ko Zientzia Showren finalean parte hartuko dute. Final horretan, Kanariar Uharteetan, Madrilen eta Salamancan antolatutako finalerdietako irabazleek parte hartuko dute, besteak beste, eta txapeldun ateratzen denak nazioarteko ikerketa zentro bat ezagutu eta 2019ko Naukas Bilbao dibulgazio zientifikoko ekitaldian parte hartzeko aukera izango du.