Aseguruak, garestiago

Aseguruak, garestiago https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aseguruak-garestiago/@@download/image/auto_asegurua_1357825841.jpg
2013/01/04
berria
Aseguruak, garestiago
%11 igoko dira, batez beste, andrazkoei zuzendutako auto aseguruen prezioak. Orain arte, adina, auto mota eta sexua ziren aseguruaren zenbatekoa zehazteko baliatzen zituzten parametroak, auto istripu eta gorabehera gehienak gizonezkoek izaten ei dituztelako; baina Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak kaleratutako generoaren inguruko zuzentarauak debekatu egin ditu irizpide horretan oinarritutako bereizkeriak.