“As soon as posible”

“As soon as posible” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/as-soon-as-posible/@@download/image/53p12-3.jpg
2005/06/04
kritika
Testua: B. Malone
Asstrio
53.zenbakia
“As soon as posible”
Harribitxi polita: horixe da Asstrio hirukote katalanaren “As soon as posible” disko hau. Arecio G. Smith-en hammond organua eta sintetizadorea, Santi Serratosaren bateria, eta Santi Caretaren gitarra akorde eta soloak. Horiek denak ezinbobe ezkontzen dira elkarrekin, estilo eta printza asko nahasten dituzten abesti dantzagarrietan. Gainera, hori gutxi balitz, Duke Ellington handiarekin (“Caravan”) eta C. Carson Parks politarekin (“Somethin´ stupid”) jolasean jardun, eta haien melodiei ukitu propioa ematen dakite Asstriokoek. Dena den, hortik haratago doa nahasketa, lipar azkarretan, spageti westernetan ere barneratzen dira-eta. Berriro ere, hamar puxtarri Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen Errabal azpigiluarentzat.