Arto laborantza, hilgarria

Arto laborantza, hilgarria AEBetako ekoizpen landa erraldoiek airean kutsadura maila hilgarria eragiten dute ikerketa baten arabera. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/arto-laborantza-hilgarria/@@download/image/corn-cob.jpg
2019/07/08
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

AEBetako ekoizpen landa erraldoiek airean kutsadura maila hilgarria eragiten dute ikerketa baten arabera.
Arto laborantza, hilgarria

Ahaztu ikatzak edota autoek eragiten duten kutsadura. Minnesotako (AEBak) Unibertsitateak berriki argitaratu duen ikerketaren arabera, arto laborantzak larriki kutsatzen du airea. Zehazki, AEBetan urtean 4.300 heriotza goiztiar eragiten ditu arto laborantzak. Nola da posible? 

Fenomeno hau ulertzeko, kontuan hartu behar dugu herrialdean 37 milioi hektarea baino gehiago erabiltzen direla artoa ekoizteko, eta guztia ez da giza kontsumora bideratzen. Hain zuzen, urteko arto ekoizpenaren %90 ganadua elikatzeko eta etanola ekoizteko bideratzen dute. Horrekin batera, AEBak dira artoa mundu mailan esportatzen herrialde nagusia, eta ekoizpenak gobernuaren dirulaguntza jasotzen du, prezio oso merkean saltzen jarraitu ahal izateko. 

Ekoizpen industrial erraldoi hori mantentzeko, ekoizleek bi elementu erabili behar dituzte; nitrogenoa eta amoniakoa. Horiek gabe, artoa ez da hezten. Hala, nekazariek masiboki erabiltzen dituzte nitrogenoa eta amoniakoa; gas horien zati bat atmosferan hedatzen da, eta aire hori arnasten duenak gaixotasun larriak eta heriotza jasan ditzake. 

Negutegi efektuko gasak ez bezala, amoniakoa isuritako eremu inguruan gelditzen da, eta ez da horrenbeste barreiatzen; hori dela eta, ikerketa egin dutenek ondorioztatu dute nekazal eremuetan ematen diren heriotza goiztiarrak zuzenean daudela lotuta artoaren ekoizpenerako erabiltzen diren sustantziekin.