Artiumek 10 urte bete ditu

Artiumek 10 urte bete ditu https://www.gaztezulo.eus/albisteak/artiumek-10-urte-bete-ditu/@@download/image/20124255269artium_eraikina.jpg
2012/12/13
berria
Artiumek 10 urte bete ditu
Gasteizko Artium museoak bihar du egun handia, hamarkada bat beteko baitu lehen aldiz zabaldu zenetik. Urte hauetako ibilbidean, erakusketez gain, hainbat jarduera kultural ere eskaini ditu. Bihar —apirilak 26—, Ate Irekien eguna izango da.

Arabako hiriburuan kokaturik dagoen museoak hamaika erakusketa, obren kolekzio eta kulturarekin loturiko eskaini dizkie gasteiztarrei eta kanpotik etorritakoei 2002an sortu zenetik. Hori izan du ezaugarri nagusi. Beraz, 10. urteurrena ospatzeko doan bisitatu ahal izango da, eta baita prestatu dituzte hainbat ikuskizun ere.

Jarduerak


Urgentzia dokumentala
Beatriz Amondarainen lana proiektatuko dute 19:30ean. Jose Ramon Amondarainen Tiempo y urgencia erakusketari loturik dago, Gernikari buruzkoa.

"Gernika" bada. Nik ikusi dut. hitzaldia
Fernando Castrok Gernikari buruzko solasaldia eskainiko du Emanaldi arteoan, 19:30ean

Jazza soken kontra kontzertua
Gonzalo Tejada jazzeko kontrabaxu jotzaile handiak kontzertua eskainiko du beste bi musikarirekin batera, eta haiek laguntzen arituko dira BOSeko musikariek osatutako soka laukotea ere. Kontzertua 21:20ean hasiko da, Plaza Aretoan.