Artisten erretratu ikusgarrien bilduma jarri du ikusgai Iban Lafontek

Hilaren 9an zabaldu zuen 'Buru Bero' erakusketa Amarako Ernest Lluch kultur etxean, eta martxoaren 3ra bitarte izango da bertan ikusgai. Bere lanean zeresan handia izan duten artisten aurpegiak bildu ditu Iban Lafontek, musika eta margoa beti elkarloturik izan baitira bere ibilbidean.
Artista donostiarrak lehen pertsonako erretratuak egin ditu, oso hurbileko ikuspuntutik. Baina aldi berean kutsu artifizial modukoa dute, artelanak ikusleengandik urruntzen dituena. Orotara 21 irudi bildu ditu, eta bere prozesu sortzailea biltzen duten bideoak ere aurkeztu ditu.
Astelehenetik ostiralera: 16:00tatik 20:30etara
Larunbatetan: 17:00tatik 21:00etara
Donostian jaio zen 1974an, eta Leioako Arte Ederren Fakultatean egin zituen lehen ikasketak. Gainera, Berlinen eta Perugian (Italia) izan zen ikasitakoa sakontzen. Bilboko Guggenheim museoan gida moduan egin zituen praktikak, eta Madrilgo UNEDen ere hainbat kurtso egindakoa da.
Irakasle moduan lanean dihardu, eta hainbat erakusketa jarri ditu; besteak beste, La Central (1998), Kai (1999), La Colchoneria (2000) edota Kai (2001). Estilo ezberdinak landu ditu, eta komikiak ere egin ditu; hala nola, Alien Lafont, Aerofagia mortal, eta Conexion Cosmica.

Ordutegia
Astelehenetik ostiralera: 16:00tatik 20:30etara
Larunbatetan: 17:00tatik 21:00etara
Iban Lafont