Artista nafarrei zuzendutako deialdia egin du MD Kolektiboak

Artista nafarrei zuzendutako deialdia egin du MD Kolektiboak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/artista-nafarrei-zuzendutako-deialdia-egin-du-md-kolektiboak/@@download/image/20127178916hankakblog.jpg
2012/12/13
berria
Uztailaren 30a bitarte zabalik da MD Kolektiboak abian duen 'Jatorrira itzultzea' egitasmoan izena emateko epea. Bereziki Nafarroako artistei zuzendutako ekimena da bizipen esanguratsuak aztertu eta ezagutara emateko helburua duena.


Egitasmo honen bitartez, gisa horretako inguruetako arte-lanak bildu eta ezagutaratzea da MD Kolektiboaren erronka, aurkeztuko diren obra guztiak aztertu eta Nafarroan erakusketa ibiltari bat antolatzeko.
Artista anitzen ibilbideak jarraitu eta horien arteko elkarrizketa sustatuta, hainbat diziplina elkartuko ditu egitasmoak, hain zuzen ere margolaritza, eskultura, grabatua, marrazkia, ilustrazioa, argazkilaritza, collage-a, diseinua, bideoa eta instalakuntza ez dira faltako.
Egitasmoa aurrera eraman ahal izateko hortaz, ezinbertzekoa izango da artisten partaidetza, hortaz, zer eskaini baduzu, bizkor ibili eta jarri MD Kolektiboarekin kontaktuan!

Kontaktua


Helbidea: elregresoalorigen@gmail.com
Webgunea: Regresoalorigen.blogspot.com
Epea: Uztailak 30era bitarte