Artikoa, minimo historikoetan

Artikoa, minimo historikoetan Irailean errekor berria gainditu du zonaldeak, inoiz erregistratu den bigarren desizozte handienarekin. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/artikoa-minimo-historikoetan/@@download/image/181015-arctic-full-1440x960.jpg
2020/09/24
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Irailean errekor berria gainditu du zonaldeak, inoiz erregistratu den bigarren desizozte handienarekin.
Artikoa, minimo historikoetan

Albiste tristea izanik ere, ez gaitu sorpresaz harrapatzen; Artikoak errekor berria gainditu du irailean, historian inoiz erregistratu den bigarren desizozte handienarekin. Zonaldeko izotza minimo historikoetan aurkitzen da; 3.74 milioi kilometro karratu. Zifra hau irailaren 15ean erregistratu zuen, eta soilik 2012, urtean gainditu da zifra hori; urte hartan, izotz dentsitatea 3,41 milioi kilometro karratuetara murriztu zen. 

Aurten uda bereziki gogorra izan da Artikoarentzat, inoizko tenperatura altuenekin (Ipar Poloan 38 gradu erregistratu ziren), eta ondorioak sumatzen hasiak gara (Zulo erraldoiak Siberian permafrost-aren desagerpenarengatik, milioika armiarma...). Aipatutako datuak eskuetan, zientzialarien ustetan 2035. urterako izotza erabat desagertu daiteke uda garaian Artikoan.

Baina zeintzuk dira Artikoaren izotza desagertzearen ondorio larrienak? Izotz horrek ispilu lanak egiten ditu, eguzki izpien zati bat atmosferatik kanpo itzuliz eta zonaldea gehiegi berotu dadin ekidinez. Aldiz, ozeanoetako ur likidoak argi gehiago xurgatzen du, eta zonaldea gehiago berotzen da. Ondorioa argia da; bero gehiago, Berotegi Efektu handiagoa.