Artikoa berriro izozteko plana

Artikoa berriro izozteko plana Teknologiak salbatuko gaitu bederen... https://www.gaztezulo.eus/albisteak/artikoa-berriro-izozteko-plana/@@download/image/Captura de pantalla 2019-12-03 a las 09.04.30.png
2019/12/03
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Teknologiak salbatuko gaitu bederen...
Artikoa berriro izozteko plana

Krisi klimatikoaren mugarrietako bat Artikoaren urtzea da ikerlarien esanetan; kasko polarrak galtzen badira, itsasoak munduko kostaldeak irentsi ditzake eta planetaren tenperatura nabarmen igoko da. Permafrost-a urtzen hasi denez, egoera larria dela aldarrikatu dute zientzialariek; baina dena ez dago galduta! Zientziak salba gaitzake?

ASAk antolatutako nazioarteko diseinu lehiaketan bigarren saria eskuratu duen proiektuak Artikoaren urtzea gelditzeko proposamen interesgarria egiten du. Faris Rajak Kotahatuhaha, Denny Lesm Ana Budi eta Fiera Alifa arkitektoek diseinatu dute, eta helburua oso sinplea da; artikoa berriro izoztea. Beste modu batean esanda, ekosistema berera itzultzea.

Baina nola izoztu daiteke berriro abiadura bizian urtzen dabilen eremu erraldoi hori? Arkitektoek "re-iceberg-isación" izeneko sistema asmatu dute; txalupa itxurako gailu batzuek urtutako ura jaso eta berriro izoztu dezakete. Izotz bloke horiek 25 zentimetroko diametroa izngo lukete eta harrigarriena, izozte-gailu bati esker edozein klima egoerari aurre egiteko gai izango lirateke. Arkiteko hauek diseinatutakoa interegarria da, ekosistema berreskuratzeko formulan oinarritzen delako. Ados zaudete?