Artez Blai Arte Eszenikoen Nazioarteko X. Ikerketa Sarirako parte hartzea zabalik

Artez Blai Arte Eszenikoen Nazioarteko X. Ikerketa Sarirako parte hartzea zabalik Lanak bidaltzeko epea irailak 25a arte egongo da zabalik. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/artez-blai-arte-eszenikoen-nazioarteko-x-ikerketa-sarirako-parte-hartzea-zabalik/@@download/image/PremioArtezBlai2017.jpg
2017/05/29
albiste-laburra
Lanak bidaltzeko epea irailak 25a arte egongo da zabalik.
Artez Blai Arte Eszenikoen Nazioarteko X. Ikerketa Sarirako parte hartzea zabalik

Zabaldu dute Artez Blai Arte Eszenikoen Nazioarteko X. Ikerketa Saria lortzeko parte hartzeko epea. Sariak Arte Eszenikoen inguruko ikerkuntza eta ikasketa bultzatzea du xede. Sari honetan edozein egilek hartu dezake parte, ikerketa, azterketa, hausnarketa teoriko zein saiakera edo praktika-proposamenak modu kritikoan agertutako testuak edota doktoretza-tesiak aurkeztuz, betiere Arte Eszenikoei lotuta, hau da, genero eta estilo guztietako Antzerkia; Dantza, bere espresio-bide zabalena aintzat hartuz; Zirkoa, Magia, eta beste edozein arte performatibo. Lanak kudeaketa, teknika edota arlo artistikoari buruzkoak izan daitezke.


Bestalde, egileek nahi adina testu aurkeztu ditzakete, norbanaka zein beste egileren baten laguntzaz eginikoak. Lanak euskaraz edota gaztelaniaz idatzitakoak, originalak, edozein euskarritan argitaratu gabeak (ez zatika, ezta osorik) eta argitaratzeko konpromezurik gabeak izan behar dute. Doktore tesien kasuan, unibertsitateen biltegi digitaletan badaude, argi adierazi beharko da. Lanen gaia librea izango da, eta luzerari dagokionez, gutxienez 175.000 eta gehienez 450.000 karaktere izan behar dute (espazioak barne).

 

Ikerketa Sarian parte hartzeko oinarriak jarraian aurkituko dituzu:

Artez Blai Arte Eszenikoen Nazioarteko X. Ikerketa Saria OINARRIAK