Artearen prezioa

Artearen balio ekonomikoa erabat subjektiboa da. Hala ere, 880.000 euro ordain al daitezke elefante gorotzez egindako koadro sorta baten truke? Horixe ordaindu du Londresko Tate Gallery museoak kakaz egindako 13 koadroengatik. Ika-mika eragindako beste prezio batzuk ere ezagutarazi ditu museoak: 600.000 euro, esekitoki baten truke, edo 370.000 euro, desengidako ohe bat eskuratzearren, esaterako.