Artearen historia feministaren panoramika

Artearen historia feministaren panoramika https://www.gaztezulo.eus/albisteak/artearen-historia-feministaren-panoramika/@@download/image/20116159679Ikastaroa
2012/12/13
berria
Artearen historia feministaren panoramika

Ekainaren 30etik uztailaren 2ra bitartean ospatuko da, Gasteizen, Lourdes Méndezek eta Xabier Arakistainek zuzentzen duten ikastaroaren hirugarren deialdia eta dagoeneko zabalik dago bertan izena emateko epea.



Ikastaroaren edizio honetan, artearen historia feministaren ekarpen nagusien panoramika aurkeztuko da eta ikertzaileek egitura sexistak modu librean ezagutzeko, aurre egin behar izaten dituzten arazo teoriko eta politikoak nabarmenduko dira.

Herrialde desberdinetatik etorriko diren hizlariek diziplina aniztasuna ekarriko dute ikastarora, eta analisi feministetan sakontzeko aukera ere emango dute.

Ekainaren 30ean, Laura Mulvey, Nathalie Heinich eta Teresa de Lauretis ariko dira artearen gizarte dimentsioak saioan.

Uztailaren 1ean berriz, Lynda Nead, Philippa Kaina eta Tamara Troddek gidatuko dute ikastaroa, eta artearen historia feministaren eraikuntza aurkeztuko dute.

Azkenik, uztailaren 2an, Fina Birulés, Estrella de Diego eta Mar Villaespesak itxiko dute ikastaroa eta artea, feminismoa eta Estatu espainiarreko arte feministaren historia izango dute mintzagai.