Artea eta moda, gazte ukituarekin

MID_E erakustaldia egingo dute gaur, Antzoki Zaharrean 19:30ean. 2003an sortutako ekimenak artea eta sorkuntza batzen ditu. Lehen pausoak ematen ari diren sortzaileentzat erakusleiho izan nahi du.
Roberto Etxeberria izango da aurtengo erakustaldiko parte hartzaileetako bat. Moda ikasketak eginak ditu 34 urteko eibartarrak eta Serguei Pavaginen laguntzailea da. Mareunrols taldeak, hots Marite Mastinak eta Rolands Peterkopsek ere modan dihardute, baina jantziak erakusteko ekitaldiak hornitzen dituzte ikuskizun bihurtzeraino. XU bikote artistikoak musika eta ikus artea nahasten ditu; I loop you proiektuan dabiltza orain, eta hainbat tokitako musika talderekin elkarlanean dihardute.
Sarrerak zazpi eurotan daude salgai.
Yox taldeak Yon eta Xabier Martinez- sortu zuen MID_E erakustaldia.