Arrosa irrati sareak antolatutako II. jardunaldiak, martxoan

‘Euskal Herrian bada zer entzun’ lelopean, aurten bigarren urtez egingo dituzte Arrosa irrati sareak antolatutako jardunaldiak. Zarauzko Putzuzulo gaztetxean izango dira, martxoaren 2an —larunbata—, eta egun osoko tailer eta mahai-inguruen ostean, kontzertuak eskainiko dituzte iluntzean.
Orain hamar urte baino gehiago sortu zen Arrosa irrati sarea. Ibilbidean zehar, hainbat irratik egin dute bat eta gaur egun hogeita bat irratik osatzen dute Euskal Herri osora hedatzen den sarea. Aiaraldea Irratia, Antxeta Irratia, Arraio Irratia, Eguzki Irratia, Hala Bedi Irratia, Info7 Irratia, Molotoff Irratia, Tas Tas Irratia, Uhinak Irratia, Xiberoko Botza edota Xorroxin Irratia dira horietako batzuk.
Denen helburua elkarrengandik ikasi eta euskarari bultzada ematea da, irratietan gure hizkuntza denaren presentzia areagotzeko asmoz.
Horregatik, beren lana ezagutarazi eta interesa duen orori irratigintzan trebatzeko aukera eskaintzeko, jardunaldiak antolatu dituzte aurten bigarren urtez Euskal Herrian bada zer entzun lelopean. Martxoaren 2an izango dira, Zarauzko Putzuzulo gaztetxean.
Egitarau osoa
Goizko 10:00etan ekingo diote egunari hainbat tailerren bidez: erredakzio tailerra, irratiak sortzen ikasteko tailerra, kaletik zuzeneko emisioak nola egin ikastekoa, estudioko mahaiaren erabilerari buruzkoa, uhinetatik Sarera… Gainera, albisteen tratamenduari buruz, hizkuntza sexistaren inguruan edota software libreen erabilpenak ere arituko dira.
Eguerdian bazkaria egingo dute gaztetxean bertan, eta arratsaldean mahai-inguru irekian parte hartzeko aukera izango da. Arrosa sarea. Atzo, gaur eta bihar izango da elkarrizketa-gaia, eta egitasmoak egindako eta aurrerantzean egin beharreko lanaz eztabaidatuko dute.
Askenik, iluntzeko 22:00etan, kontzertuen tartea hasiko da, gaueko ordu txikiak arte, Egun osoko jardunaldiei amaiera paregabea emanaz.
Arrosa irrati sareak antolatutako II. jardunaldietan parte hartu nahi izanez gero, idatzi arrosa.sarea@gmail.com helbidera. Animatu!

Izena emateko