Arropa probatzeagatik kobratu?
Erosiko zenuke aurretik probatu gabeko arroparen bat? Eta ordainduko zenuke arropa horiek dendan probatzeagatik? Horixe da Espainiako kontseilari batek proposatutakoa. Pilar del Olmo Gaztela eta Leongo Ekonomia eta Ogasun zinegotziak neurri posible bezala proposatu du. Arrazoia? Denda txikietan arropa probatu eta ondoren online erosten dutenei oztopoak jartzea.
Printzipioz, beraz, komertzio txikiari laguntza eskaintzeko neurria dirudi. Dena den, oraindik ez dute martxan jarriko; ez dute argi neurri horrek denda txikiei onura ala kaltea ekarriko dien. Hain zuzen, Espainiako komunitate horretan arazo handiak dituzte komertzio txikia bizirik mantentzeko; online erosketek merkatu guztia irentsi dute. Eta orain, zer iruditzen zaizue neurria?