Arrautza bat, Instagrameko biral berria

Arrautza bat, Instagrameko biral berria Dagoeneko mundu errekorra gainditu du, Instagrameko argazki arrakastatsuenean bihurtuz; sekretua ezagutzen? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/arrautza-bat-instagrameko-biral-berria/@@download/image/huevo-instagram-codigo--930x600.jpg
2019/01/15
albiste-laburra
Dagoeneko mundu errekorra gainditu du, Instagrameko argazki arrakastatsuenean bihurtuz; sekretua ezagutzen?
Arrautza bat, Instagrameko biral berria

Instagrameko argazki biral berria arrautza bat da. Ez du ezer berezirik; arrautza soil bat, fondo txuri batean. Urtarrilak 14ean zabaldu zuten argazkia, eta egun bakarrean 15 milioi "atsegin dut" lortu zituen. Une honetan, 40 milioi "atsegin dut" pilatzen ditu, eta dagoeneko sare sozialeko argazki arrakastatsuena bihurtu da, mundu errekorra apurtuz.

Argazkia @world_record_egg kontuak argitaratu du, honako mezuarekin: "Goazen elkarrekin mundu errekor berri bat gainditzera, eta Instagramen "atsegin dut" gehien dituen sarrera lortzera, Kylie Jennerren 18 milioiko errekorra gaindituz! Lortuko dugu!". Errekorra horren azkar eta zabal lortzeaz erabat harrituta daude erronkaren bultzatzaileek, eta eskerrak eman dituzte.

Eta zer erakusten du erronka honek? Bada "atsegin dut" etiketen garai hauetan, uneko famatu jarraituena arrautza bat bezain arrunta eta aldi berean harrigarria izan daitekeela. Zer uste duzue?