Arrantza esklabuak

Arrantza esklabuak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/arrantza-esklabuak/@@download/image/kantang_1372769481.jpg
2013/07/08
albiste-laburra
Arrantza esklabuak
Kantang Hirian (Thailandia) hasten da infernua Birmania, Laos eta Camboyatik etorritako ehundaka mila immigrante ilegalentzat. Lanpostu duin bat eta soldata eskaintzen diete, baina porturatu bezain pronto atzematen dituzte ontzi tailandarretan arrantza-esklabu modura aritzeko. Egunean 20 orduz lan egitera behartzen dituzte baldintza penagarritan, eta eusteko gai ez direnak itsasora botatzen dituzte marrazoek jan ditzaten. Ozeano zabalean preso, esplotazioaren eta torturaren biktima dira, Environmental Justice Foundation gobernuzko kanpoko erakunde britainiarrak salatu duenez.