'Arra. Arraroa' eta 'Tripakiak' irabazi dute Poltsiko Antzerki Sorkuntza

'Arra. Arraroa' eta 'Tripakiak' irabazi dute Poltsiko Antzerki Sorkuntza https://www.gaztezulo.eus/albisteak/arra-arraroa-eta-tripakiak-irabazi-dute-poltsiko-antzerki-sorkuntza/@@download/image/2011824017polstiko_sorkuntza_2011.jpg
2012/12/13
berria
Formatu txiki eta ertaineko antzerkien jaialdiak, Poltsiko Antzerki Sorkuntzak, dagoeneko izendatu ditu aurtengo edizioko irabazleak. Irabazle bakoitzak 1.500 euroko diru laguntza jasoko du proposamena aurrera eraman ahal izateko. 

Sarituetako bat Arra. Arraroa izan da, Oier Guillanek eta Iñigo Ortegak egindako lana, hain zuzen ere. Antzezlanaren gai nagusia, gaur egun gizontasunak gizartean eragiten dituen arazoen inguruan dihardu.
Bigarrena, berriz, Tripakiak, Arantza Hirigoien eta Maialen Fauthoux lapurtarrena da, eta honek haurdun dauden bi emakumeren arteko elkarrizketak biltzen ditu.
Jaialdiaren irabazle bakoitzak 1.500 euroko saria jasoko du proiektua gauzatu ahal izateko eta azarotik aurrera, Donostiako tabernetan estreinatuko dira biak.
Ekimen berria da Poltsiko Antzerki Sorkuntza proiektua, aurten lehen aldiz antolatu baituu Donostia Kulturak, Euskararen Udal Patronatuaren eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearen laguntzarekin.