Aroa Arrizubieta gasteiztarrak irabazi du Euskal Herriko Bertso Eskolartekoa txapelketa

Aroa Arrizubieta gasteiztarrak irabazi du Euskal Herriko Bertso Eskolartekoa txapelketa Lehenengo aldia da arabar batek irabazten duela; ekainaren 10ean Saran jokatu zen Euskal Herriko Eskolarteko 34. Txapelketa. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aroa-arrizubieta-gasteiztarrak-irabazi-du-euskal-herriko-bertso-eskolartekoa-txapelketa/@@download/image/image.jpg
2017/06/13
albiste-laburra
Lehenengo aldia da arabar batek irabazten duela; ekainaren 10ean Saran jokatu zen Euskal Herriko Eskolarteko 34. Txapelketa.
Aroa Arrizubieta gasteiztarrak irabazi du Euskal Herriko Bertso Eskolartekoa txapelketa

Lehen aldiz, arabar batek irabazi du Euskal Herriko Eskolarteko Bertxo Txapelketa. Aroa Arrizubieta eta Aitor Ugarte  izan ziren arabarren ordezkariak Saran, eta haiekin batera Euskal Herri osoko beste 11 bertsolari aritu ziren kantuan: Oihana Arana, Iruri Altzerreka, Xabat Illarregi, Julene Etxeberri, Oier Urreizti, Haritz Capot, Beñat Bilbao, Joanes Illarregi, Irati Alcantarilla, Jokin Irastorza eta Elixabet Etxandi.

2017-06-10 Saran eskolartekoa

Amets Arzallusek, Euskal Herriko egungo bertsolari txapeldunak jantzi zion Arrizubietari.

2016-06-10 Saran Aroa Arrizubieta Amets Arzallus

Arrizubieta Armentia ikastolan bertsozaletu zen, Lehen Hezkuntzako 5.mailan zegoelarik, Arabako Bertsozale Elkarteak bertan ikastorduetan eskaintzen duen ikasgaiari esker. 2016an plazaratu zen lehengoz  Arabako Eskolarteko Txapelketan eta orduan bezala, aurten ere Arabako Eskolarteko Txapelketako txapeldun izan da.

Bertsozale Elkarteko Bertso Udalekuetan ere bertsoaz gozatzeko parada izan du azken urtetan Arrizubietak, txapela jantzi eta bukaerako agurrean aipatu zuen bezala. Agurraren bideoa hemen ikusgai.