Arnasten ikasteko berriz

Napoka Iria kristala bezalakoa da; gardena, elegantea, leuna eta hauskorra dirudien arren, oinarri sendoaren gainean errotutako egonkortasun indartsuenaren jabea. Langile talentudunak dira Miren eta Ander. Arnasten ikasteko berriz lanak aurkezten dituen hamar piezen soinu geruzak kaleidoskopikoak bailiran lotzen dira dimentsio ezberdinak dituen soinu hari bakarrean. Letra eta musikaren arteko jolas kontzeptuala proposatzen dute, esate baterako, Kontra edo Erantsiz jantzi abestietan. Zorionekoak gara entzuleok, izan ere, hasieratik amaierara perfektua den diskoa egin digute.