Armstrongen gainbehera

New York Timesesko Juliet Macur kazetariaren Cycle of Lies: The Fall of Lance Armstrong liburuaren eskubideak erosita, J. J. Abrams (Super 8, 2011) ekoizle eta zuzendari arrakastatsua txirrindulariari buruzko filma prestatzen hasi da. Eta badirudi aktore protagonista aurkitzeko arazorik ez duela izango, izan ere, moda-modan dagoen Bradley Cooperrek (Silver Linings Playbook, 2012) bere burua eskaini du lan horretarako. Abrams ezagutzera eman zuen Alias telesailean bi denboraldiz aritu zen Cooper eta, dirudienez, zuzendariak aintzat hartu du lagunaren proposamena.